You are currently browsing the tag archive for the 'rss' tag.

Gure blog komunitate txikia jarraitzea batzutan nahiko zaila eta astuna egiten zaigu. Gure ikaskideenbloga, ikasgaietakoak, lagunen blogak eta fotologak… web orrialde gehiegi egunean ibiltzeko. Badago hori konpontzeko modurik? Bai, ez zaitezte urduritu. Horretarako RSS Feed irakurleak ditugu. Baina zer demontre da RSS delako edo Feed arraro hori? misterio horri zuek erantzun beharoko diozue gaurko klasean zehar zuen blogeko sarrera baten bitartez. Honetaz gain RSS irkurle bat martxan jarri behako duzue astearterako, nik google reader gomendatzen dizuet, eskaintzen dituen zerbitzu gehigarriengatik, baina bestelakoak ere erabili ahal dituzue. Asteartean gure blogen RSS-ak irakurlean harpidetuko ditugu.
Animo eta aurrera!
