Tuentiak dituen abantailak eta desabantailak aipatu eta izan ditzakeen arriskuei buruz ausnartu eta zure blogena sarrera bat egin. Tuenetitik argazkiren bat lapurtu ahal baduzu lapurtu eta jarri.
Asteburu honetan aratusteak ospatzen dira toki askotan, zein izango da zure plana? Bideo interesgarririk baduzu?
Gure blogean argazkia jartzeko bi bide ditugu, alde batetik wordpressen bertan gorde eta sarreran sartu ditzakegu, bestetik sareko argazki albumbatetan sartu eta blogean txertatu dezakegu.
Modu bakoitzean argazki bat sartu zure blogean. Gero sarrera honetan metodo bakoitzaren abantailak eta desbatailak komentatu iruzkin bat eginez.
Blogaren itxura modu errazean aldatu dezakegu. Horretarako “thema” bat aukeratu eta aktibatu besterik ez dago.
Gaur gure ikasgairako bloga sortuko dugu. Horretarako wordpress.com-en izena emango dugu eta gure bloga aurkezten duen sarrera sortu eta argitaratu.
0 gaia patxadaz eta ganoraz irakurriko dugu eta bertan agertzen diren ariketak guk nahi ditugun argazkiekin egingo ditugu. Argazkiak bai gelan eta baita etxean landu ahal izateko Picasa-ko album bat egitea gomendatzen dizuet. Horretarako zuen gmail-eko kontua aprobetxatu dezakezue. Yahoo-ko kontua izan ezkero, Flickr-eko kontua egin dezakezue. Arazorik izatekotan gelan aztertuko ditugu.
Nire RSS-ak ikustrakoan ordiziako IKTeroeten honako zerbitu interesgarria topatu dut. Izatez youtube-ren antzeko zerbitzua da baina berriei eta kazetaritza independienteari begira. Guztiak gaur egun sasi-kazetari garenez erabiltzen saia gaitzeke. Zer moduz Ibilildiko bideotxoren bat sartu.
Gaurko ariketa: Politube atzertu, kontu bat sortu eta bideoren bat igo eta blogena txertatzea posible den ikusi. Animo eta katxarreatzera!
Urte honetan ibilaldia Zornotzan izango da. Festa zoragarria izango da eta hainbat pertsona bilduko dira , igande honetan Bizkaiko herri hartan. Aurten hainbat musika talde bilduko dira festa honetan : Deskontrol , Nuuk at…
Laserraren urte urrena aste honetan izan da, hori ospatzeko gure blog pertsonaletan laserraren inguruko sarreratxo bat egingo dugu. Animu eta ea zerbait majua lortzen dugun.
IKT-eroen eskutik, San Bizente Ikastolako DBH-ko ikasleek egindako bideo interesgarri hau topatu dut. Egia esateko hauek kontatzen digutena zenbait gauza pentsarazi dizkit, bereziki askatasunaren, partekatzearen eta gauzak egiteko moduaren inguruan. Bideoa ikusi eta zuen iritsiak iruzkin batetan utzi…