DBH4 Informatika Bihotz Gaztea Ikastolako informatikako ikasgaiaren bloga da. Bertan ikasgelan burutuko diren ekintzak, ikasgaiaren materialak eta informatikari buruzko berri interesgarriak agertuko dira.

Bloga hau ikasketa komunitatearen topa-gunea izateko bokazioarekin jaio da, guztion arteko interakzioarenkin gure ezagutza maila aberasteko. Hemen, ikerketa laborategi batetan bezala, gauza berriak ikertzen eta frogatzen arituko gara eta lortutako emaitzak guztion artean eztabaidatuz taldearen ezagutza aberastuko dugu.

Esparru honek ikerketarako eta solasaldirako aukerak eskaintzen ditu baina hori bermatzeko guztion partaidetza aktiboa eskatzen du. Beraz guztion inplikazioa neurtu eta eztabaidatuko dugu bakoitzaren partehartzeak aztertuz eta baloratuz.

Esperientzia hau guztientzat aberasgarria izango dela espero dut.